Lan Taldea

Sarrera data firman

1987

Hezkuntz akademikoa

Zuzenbidean Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea).
Foru Zuzenbideari buruzko Ikastaroa eta Europako Zuzenbideari buruzko Ikastaroa (Deustuko Unibertsitatea).

Praktika Arloak

Zuzenbide Zibila eta Zigor-zuzenbidea

Praktika arlo hauen barne, azpimarratzekoak dira ondorengo gaiak:

Derecho Civil:

  • Familia-zuzenbidea eta adingabekoak: aholkularitza eta letradu gidaritza hurrengo gaiei buruzko mota guztietako prozedurentan: ezkontideak banantzea, dibortzioa, zaintza eta jagoletza, neurriak aldatze, ezkontza-sozietatea desegitea eta likidatzea.
  • Ezgaiketa: ezgaitasun-deklarazio prozedurak, ustezko ezgaituen judiziozko defentsa, tutoretzen eta kuradoretzen eratzea eta barneratze prozedurak.
  • Aholkularitza eta letradu gidaritza mota guztietako prozedura zibiletan, beste batzuk baztertu gabe, hurrengo gaiak nabarmenduz: kantitate erreklamazioak, errentamenduak eta jabetza horizontala.

Zigor-zuzenbidea:

  • Atxilotu edo/eta egotziei laguntza eta kereila eta denuntziak jartzea edozein motako zigor-arloko prozeduretan; falta-epaiketak, motor-ibilgailuak erabiltzeak sortutako delituak, lesio faltak eta delituak, mehatxuak, derrigortzeak, ondarearen aurkako delituak eta faltak.

Esperientzia

1996. urtean sartu zen Bulegoan, eta esperientzia profesionala zabala du Zuzenbide Zibila eta Penalaren arloan; bereziki Familia Zuzenbidea eta Ezgaitasunarekin lotutako gaietan. Ezgaitasunari dagokionez, hainbat ikastaro eta mintegietan parte hartu du txostegile bezala, adibidez: “Ezgaitazuna: Ikuskera praktikoa” Bizkaiko Tutoretza Erakundeak antolatutako jardunaldietan, eta Ugartzi-k antolatutako ezgaitasuna eta barneratzeari buruzko mintegian.

Beste informazio profesionala

Bizkaiko Abokatuen Bazkunako kidea.

Sarrera data firman

1992

Hezkuntz akademikoa

Zuzenbidean Lizentziatua (Donostiako Fakultatean).
Europako Erkidegoko Zuzenbidean Masterra (1991).
Nazioarteko Harremanetan Diplomatua EHU-n, Donostiako Fakultatea (1990) .

Praktika Arloak

Zuzenbide Zibila, Zigor Zuzenbidea eta Merkataritzako Zuzenbidea

Zuzenbide Zibila:

  • Aholkularitza eta letradu gidaritza zibil arloko gaietan, bereziki Hirigintza eta Eraikuntza arloetan (zoru erosketa, Proiektuen garapena ikuspuntu juridikotik, eraikuntza agenterekiko harremanak, eraikuntza akatsen gaineko edo kontratuen ez betetzeari buruzko erreklamazioak), etxebizitzen, negozio lokalen edo industrien alokairuak eta beraiekin lotutako gorabeherak.
  • Enpresa eta negozioen salerosketan parte-hartzea. Aurretiazko Due dilligence prozesuen gauzatzea, Kontratazioa eta ondoriozko gatazkak.
  • Bitartekaritza eta Arbitraje prozedurak.
  • Partikularren arteko kontratuak. Kantitate edo beste izaerako erreklamazioak.
  • Testamentuzko eta oinordetzako prozeduretan parte-hartzea.

Merkataritzako Zuzenbidea:

  • Aholkularitza Merkataritza-sozietateen eraketan eta partikularrek sortutako negozioen planifikazioan.
  • Kapital sozialaren gehikuntza eta urripen eragiketen diseinu eta antolaketa, estatutuen aldaketak eta enpresen egiturazko aldaketa (fusioak, urripenak, eraldaketak).
  • Ordezkaritza, laguntza eta parte-hartzea Sozietateetako kide edo akziodunen izenean, aholkularitza partaidetzen salmenta prozesuetan. Kontu-ikuskatze eskaerak. Letradu Aholkularia merkataritzako erakundeetan eta Administrazio-kontseiluetako kontseilari ez den Idazkari modura parte-hartzea. Akten eta akordioen Ziurtagiriak idaztea, eta sozietateen dokumentazioaren antolaketa eta izapidetza.
  • Merkataritza-kontratazioa. Merkataritzako transakzioei eta akordioei buruzko Kontratuen prestatze eta analisia. Erreklamazioak eta hauen onodorios sortutako gatazka judizialak edo judizioz kanpokoak.
  • Erreklamazio ekonomikoak, enpresen artekoak eta enpresen eta partikularren artekoak, bai judizioz kanpokoak (adibide, prozedura monitoria) baita judizialak, behar izanez gero. Kanbio-porzedurak (Kanbio-letrak ez ordaintzea, Ordaindukoak eta Txekeak).
  • Aseguru-zuzenbidea. Aseguratzaileei erreklamazioak.
  • Konkurtso-zuzenbidea. Enpresen bidegarritasun irtenbideen azterketa, eta hala badagokio, prestaketa eta letradu gidaritza konkurtso prozeduretan (borondatezkoak edo beharrezkoak) eta haren ondorioz sortutako intzidente, izapide eta kalifikazio-piezan. Hartzekodunen ordezkaritza konkurtso-prozeduretan, baita konkurtsoko administratzaile modura ere.
  • Administratzaileen erantzukizun eratorpena. Aholkularitza bere prebentzio eta defentsarako.
  • Bitartekaritza eta Arbitraje prozeduretan parte-hartzea.
  • Aholkularitza familia enpresari. Familia-protokoloen elaborazioa eta enpresaren belaunaldiz belaunaldiko jarraipenerako soluzioen diseinua.

Zigor-zuzenbidea:

  • Aholkularitza zigor-prozeduretan, bereziki merkataritzari buruzko gaietan (merkataritza-maulak, ondasunak ostentzea, jabetza intelektualaren aurkako delituak, faltsutzeak, delitu sozietarioak eta administrazio publikoen aurkakoak, etab.) eta segurtasun eta laneko segurtasun eta osasuna.

Esperientzia

1992an Bulegoan sartu zen kide lagun legez Zibila, Merkataritzakoa eta Zigor Sozietario Arloak kudeatzen duen lantaldearen parte gisa eta Lan-zuzenbidea, Zuzenbide Fiskala, Administratiboa eta Hirigintzako arloekin lankidetzan egiten du aurrerago aipatu diren gaietan, haien ezaugarri bereziak horrela eskatzen dutenean.

Parte-hartze askotariko gai judizialeten, bai Bizkaian baita Autonomi Elkarteko gainontzeko lurraldeetan eta probintzia mugakidetan, eta halaber Madril, Bartzelona eta Levanten.

Partaidetza Hirigintza, Eraikuntza, Merkataritzako eta Konkurtso Zuzenbideko Eztabaida-leku eta Ikastaro espezializatuetan.

Beste informazio profesionala

Bizkaiko Abokatuen Bazkunako kidea.

Sarrera data firman

1995

Hezkuntz akademikoa

Zuzenbidean Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea).

Praktika Arloak

Zuzenbide Zibila eta Zigor-zuzenbidea

Praktika arlo hauen barne, azpimarratzekoak dira ondorengo gaiak:

Zuzenbide Zibila:

  • Familia-zuzenbidea eta adingabekoak: aholkularitza eta letradu gidaritza hurrengo gaiei buruzko mota guztietako prozedurentan: ezkontideak banantzea, dibortzioa, zaintza eta jagoletza, neurriak aldatze, ezkontza-sozietatea desegitea eta likidatzea.
  • Oinordetza-zuzenbidea: nazional eta nazioarteko oinordetza-zuzenbideari buruzko lege aholkularitza, oinordetzaren planifikazioa eta testamentuen idazketa, baita oinordetza interesak defendatzeko lege laguntza, bai prozedura judizialetan bai judizioz kanpoko prozeduretan.
  • Aholkularitza eta letradu gidaritza mota guztietako prozedura zibiletan Justizia Epaitegien aurrean: kantitate erreklamazioak, errentamenduak, kontratuetako ebazpenak eta mugaketak.

Zigor-zuzenbidea:

  • Atxilotu edo/eta egotziei laguntza eta kereila eta denuntziak jartzea edozein motako zigor-arloko prozeduretan; falta-epaiketak, motor-ibilgailuak erabiltzeak sortutako delituak, lesio faltak eta delituak, mehatxuak, derrigortzeak, ondarearen aurkako delituak eta faltak.

Esperientzia

1995. urtean kide laguna legez Bulegoan sartu zen, Arlo Zibila eta Penala kudeatzen duen lantaldearen parte gisa, bereziki familia zuzenbidea, adingabekoak eta oinordetzekin lotutako alderdiekin lotutako gaietan.

Beste informazio profesionala

Bizkaiko Abokatuen Bazkunako kidea.

Sarrera data firman

1996

Hezkuntz akademikoa

Zuzenbidean Lizentziatua (UNED).

Praktika Arloak

Zuzenbide Zibila eta Zigor-zuzenbidea

Praktika arlo hauen barne, azpimarratzekoak dira ondorengo gaiak:

Zuzenbide Zibila:

  • Familia-zuzenbidea eta adingabekoak: aholkularitza eta letradu gidaritza hurrengo gaiei buruzko mota guztietako prozedurentan: ezkontideak banantzea, dibortzioa, zaintza eta jagoletza, neurriak aldatze, ezkontza-sozietatea desegitea eta likidatzea.
  • Oinordetza-zuzenbidea: nazional eta nazioarteko oinordetza-zuzenbideari buruzko lege aholkularitza, oinordetzaren planifikazioa eta testamentuen idazketa, baita oinordetza interesak defendatzeko lege laguntza, bai prozedura judizialetan bai judizioz kanpoko prozeduretan.
  • Aholkularitza eta letradu gidaritza mota guztietako prozedura zibiletan Justizia Epaitegien aurrean: kantitate erreklamazioak, errentamenduak, kontratuetako ebazpenak eta mugaketak.

Zigor-zuzenbidea:

  • Atxilotu edo/eta egotziei laguntza eta kereila eta denuntziak jartzea edozein motako zigor-arloko prozeduretan; falta-epaiketak, motor-ibilgailuak erabiltzeak sortutako delituak, lesio faltak eta delituak, mehatxuak, derrigortzeak, ondarearen aurkako delituak eta faltak.

Esperientzia

1996. urtean kide laguna legez Bulegoan sartu zen, Arlo Zibila eta Penala kudeatzen duen lantaldearen parte gisa, bereziki familia zuzenbidea, adingabekoak eta oinordetzekin lotutako alderdiekin lotutako gaietan.

Beste informazio profesionala

Bizkaiko Abokatuen Bazkunako kidea.

Sarrera data firman

2001

Hezkuntz akademikoa

Zuzenbidean Doktorea, Deustuko Unibertsitatea (1996).
Zuzenbidean Lizentziatua eta Juridiko-Ekonomiko Espezialitatean Diplomatua Deustuko Unibertsitatean (1987-1992).
Enpresen Aholkularitza Juridikoko Masterra Deustuko Unibertsitatean (1993).
Ingeles Komertzialean Diplomatua "London Chamber of Commerce and Industry"-an (1993).
Konkurtso Lege Berriari buruzko Ikastaroa, Deustuko Unibertsitateak antolatuta (6 kreditu) Konkurtsoko Administratzailea izateko beharrezko prestakuntza egiaztatzen duena (2004)

Praktika Arloak

Lan-Zuzenbidea eta Merkataritzako Zuzenbidea

Praktika arlo hauen barne, gainontzekoak baztertu gabe, modu espezifikoan azpimarratzekoak dira ondorengo gaiak:

Lan-zuzenbidea:

  • Aholkularitza orokorra enpresei eta partikularrei.
  • Letradu gidaritza mota guztietako prozeduretan (kantitate errekalmazioak, kaleratzeak, funtsezko aldaketa, mugigarritasun funtzionala eta geografikoa, eskubideen aitortzea, oporrak, lanbide-sailkapena, etab.) lan-arloko jurisdikzioaren aurrean.
  • Enplegu-Erregulazioko Espediente etetekoak eta kontratu-amaierakoak.
  • Negoziazio kolektiboa.
  • Gatazka kolektiboak.
  • Prozedurak Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren aurrean.
  • Laneko Segurtasun eta Osasuna.

Merkataritzako Zuzenbidea:

  • Enpresa-aholkularitza.
  • Letradu gidaritza konkurtso-prozeduretan.
  • Administratzaileen erantzukizuna.
  • Sozietateen Zuzenbidea.
  • Eraikuntza akatsei buruzko erreklamazioak.

Esperientzia

Bere ibilbide profesionala 1993an hazi zen BILBO-CONSULTEC, S.L. enpresen aholkularitzan. 1996an REPRISS Taldean, etxez etxeko eskura emate, mezularitza eta garraio arloan jarduten dena, taldeko enpresei aholkularitza juridikoa ematen eta Giza Errekurtso Departamentuaren arduradun bezala aritu zen. AREKA, Asociación Nacional de Empresas de Manipulados, Reparto de Correspondencia y Pequeños Paquetes-eko eta geroago ASEDE, Asociación Nacional de Empresas de Gestión y externalización de envíos y pequeña paquetería-ko Letradu Aholkulari izan zen, aholkularitza zuzena emanez elkarteko kideei eta Elkarte berari, bere interesak defendatzako Administrazioaren aurrean (Fomento Ministerioa, Posta Inspekzioa,...), edo Auzien aurrean, eta baita parte hartu zuen aholkulari modura sektoreko estatu mailako Konbenioaren negoziazio kolektiboan.

2001ean Bulegoan sartu zen kide lagun legez Lan eta Merkataritza Arloa kudeatzen duen lantaldearen parte gisa.

Irakaskuntza-esperientzia:

1997tik-1999ra: Deustuko Unibertsitateko Lan Arrisku Prebentzioko Masterreko irakasle izan zen.

2009tik-2011ra: Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Idazkari Eskolako Irakasle Laguna izan zen, Zuzenbide II irakasgaia (Lan-Zuzenbidea).

2010: 2010/2011 kurtsotik aurrera Irakasle Laguna da Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatean, Zuzenbide II (Lan-Zuzenbidea) irakasten du.

2011: 2011/2012 kurtsotik aurrera Irakasle Laguna da Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea eta Gizarte Zuzenbidea eta Nazioarteko Kontratuak irakasten ditu.

Beste informazio profesionala

1993tik Bizkaiko Abokatuen Bazkunako kidea da, elkargo kide zbka.: 3.872.
2007tik Euskadiko Zerga-Aholkularien Elkartea.

Sarrera data firman

2009

Hezkuntz akademikoa

Zuzenbidean Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea).
Juridiko-Ekonomiko Espezialitatea.

Praktika Arloak

Zuzenbide Zibila eta Merkataritzakoa

Praktika arlo hauen barne, gainontzekoak baztertu gabe, modu espezifikoan azpimarratzekoak dira ondorengo gaiak:

Zuzenbide Zibila:

  • Aholkularitza eta letradu gidaritza mota guztietako prozedura judizial eta tartekaritza-prozeduretan.
  • Eraikuntza akatsen erreklamazioak.
  • Kontratuen idazkera eta bitartekaritza mota guztietako transakzioetan.
  • Oinordetza Zuzenbidea: oinordetza planifikazioa, testamentuen idazkera, jaraunsleen dekarazioak, lege laguntza bai judizial bai judizioz kanpoko. testamentuzko prozeduretan.

Merkataritzako Zuzenbidea:

  • Sozietateen Zuzenbidea: estatutuen idazkera, merkataritza-sozietateen konstituzioa, bazkideen zatitze eta banantzea.
  • Aholkularitza eta letradu gidaritza produktu bakarioei buruzko prozeduretan; swap-ak, trukatze finantzarioak, lehentasunezko partaidetzak.
  • Merkataritza-kontratazioa.
  • Administratzaileen erantzukizuna.
  • Sozietateen judizioz kanpoko disoluzio eta likidazioak.

Esperientzia

2009. urtean kide laguna legez Bulegoan sartu zen, Arlo Zibila eta Merkataritzakoa kudeatzen duen lantaldearen parte gisa.

Beste informazio profesionala

Bizkaiko Abokatuen Bazkunako kidea.