Bazkide Eratzaileak

Eratzaileak eta titularrak, enpresan dauden ondorengo abokatuak dira; GUILLERMO IBARRONDO ZAMAKONA Jauna eta FERNANDO LAMIKIZ GARAI Jauna; zerbitzu enpresa gisa eratuta, legeak lanbide-praktika, Sozietate Zibil izaera juridikoa duen enpresa zerbitzu bezala dute ezarrita.

Guillermo Ibarrondo Zamakona

Sarrera data firman

1984 - Bazkide Eratzailea

Hezkuntz akademikoa

Zuzenbidean Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea).
Praktik Juridikorako Eskolan Diplomatua (Deustuko Unibertsitatea).

Praktika Arloak

Zuzenbide Zibila eta Merkataritzako Zuzenbidea

Aipatutako arloen esparruan kokatzen da bere jarduera Bulegoaren barneko egituran, non auzigai edo prozesuz kanpoko gaiekin lotutako edozein motako gertakarien zuzendaritzan eta praktikan aritzen da, besteak beste, ondoren zehazten direnak:

Zuzenbide Zibila

  • Aholkularitza eta letradu gidaritza Jurisdikzio honen menpe dagoen edozein motako Prozedura Judizialetan eta baita Tartekaritzakoetan ere. Horri dagokionez, Erakunde publiko edo pribatuen Arbitro gisa jardutea, bai hitzarmenezko klausula izendatuta bai txandaz edo espezialitatearen arabera, edozein arbitraje-organotara helarazitako Zibil arloko mota guztietako gatazkak ebazteko.
  • Modu berean, judizioz izendatutako Aditu gisa jardutea, irizpena behar duten prozesuzko gaietan, frogak eta iritzi-juridikoak emateko pertsona fisikoen edo/eta juridikoen arteko sortutako gatazkei irtenbidea aurkitzeko. Era berean, epaileak aginduta, ondare eta ondasunen Likidatzailea, Kontulari-Banatzaile, Tutoretzak, Kuratelak eta Ondasunen Administrazioa, ezgaitasun edo/eta adingabetasunari buruzko egoeratan.
  • Txostenak eta Irizpenak egitea gai espezifiko edo orokorrei buruzkoak, bai auzietan erabiltzeko bai irtenbide juridikoak eskainduz gatazka prozesalak sahiesteko, eta baita eztabaidak konpotzeko Irizpenatik ondorioztatuz mahaigaineratutako gatazkaren soluzioa.
  • Kontratuen negoziazioa, suskripzioa edo egilestea eta aplikazio edo interpretazioa, aholkularitza eta letradu gidaritza emanez bezeroaren interesen defentsan hitzartutako harremanatik sortzen diren betebeharren eta eskubideen eremuaren barne. Jarraipena eta emandako aholkularitzari eustea.

Merkataritzako Zuzenbidea

  • Kontratazioari buruzko aholkularitza orokorra, pertsona fisiko edo/eta juridikoen arteko merkataritza-harremanekin lotutako edozein negozio jurídico edo/eta ekonomikoen gainekoa.
  • Letradu gidaritza Merkatariza-Arloko Epaitegietako konpetetzia funtzionalaren barneko Prozedura judizialetan, Merkataritza-sozietatei dagozkien arazoetan zein enpresaburu diren pertsona fisikoei, eta baita enpresa-irudiak erabil dezakeen beste edozein motako formula juridiko, nortasun juridiko propio dutenak eta ez dutenak, adibidez: Ondasun-erkidegoak, Ekonomia-intereseko Elkartzeak, Sozietate Zibilak, Kooperatibak, bereziki babestuak ala ez, Lanbide-elkarteak, Enpresaburen-elkarteak, negozio Fiduziario edo/eta Fundazioei lotutako enpresa egiturak.
  • Aholkularitza eta letradu gidaritza berezia eta espezifikoa Konkurtso-gaiaren inguruan, baita mota honetako prozesuetan Administratzaile judiziala izendatua izatea ere.
  • Aholkularitza eta letradu gidaritza Konkurtso-adierazpena eman baino lehen, Borondatezkoa edo Nahitaezkoa, eta baita konkurtsoa sahiesteko, zorra berfinantziatzeko epaiketatik kanpoko prozedurak kudeatuz, eta Epaiketatik Kanpoko Hitzarmenak edo/eta Aurretiazko Hitzarmen-Proposamenak egitea eta kudeatzea, enpresaren aktibitatea jarrai dadin baldintza hoberenak lortzeko helburuz.
  • Sozietateen Disoluzioa eta Sozietateen Epaiketatik Kanpoko Likidazioa. Likidatzaile gisa aritzea.
  • Administrazio-organoetako Idazkaritza, Kontseilari zein ez-Kontseilari modura, izandapenari datxezkion esparru funtzionala kudeatuz.
  • Negoziazio kolektiboetako prozesuetan esku-hartzea lan-harremanetako esparru arautzailea ezartzeko.
  • Letradu Gidaritza Administratzaileen eta Sozietateetako Zuzendarien erantzukizunari buruzko prozedura administratibo edo/eta judizialetan, beraien interesak defendatzeko.
  • Estatutuak idaztea eta ondorengo jarraipena, indarrean dagoen legeriara eta Sozietatearen Organoek hartutako itzarmenetara egokitzeko.
  • Enpresa eta Sozietateen defentsa juridikoa Estatuko edozein Administrazio Publikoak beraien aurka hasitako Premiamendu-prozeduretan, lurralde eta konpetentzia maila guztietakoan.
  • Aldez aurreko negoziazioak eta esku-hartze Konstituzio, Fusio, Zat!C!!bCKC 1!tbC@OC(dC11cCcCcCbCps)1cCcChcC!)`C 9

    Esperientzia

    1.984ko urtarrilatik aurrera, Letradu modura aritu da Bulegoan, non bazkide eratzaile eta Zibila eta Merkataritza Arloko arduraduna da.

    Bere ibilbide profesionala abokatu modura orain 28 urte hasi zen, erakunde finantzarioen kanpoko aholkularitza juridikoan, bereziki banku-kontratuak eta beren betearazteari buruzko gaietan, eta aldi berean praktika espezializatua Zibil eta Merkataritzako arloan, bai aldaera judizialan bai judizioz kanpokoan, lege-eraldaketa sakonetako zen garaian.

    Era berean, bere jardute profesionalaren hasieran, merkatu berrietara berbideratzeko industri-sektoreen birmoldaketa- eta berrindustrializatze-prozesuetan sakondu zuen, batez ere banaketa eta kontsumoaren esparruan, abangoardiako posizioa lortuz mundu kooperatiboaren zabalkuntza prozesuan, Frankizien errejimena inplementatzen eta Euskal Herriko enpresen aktibitatearen bateratzeari eusten gure eremuko industri-ehuna eraldaketaren ondorioz sortutako eszenatoki berriei egokitzeko.

    Horretarako, esperientzia handia du Merkataritzako Sozietateen jardute arruntari buruzko arazo juridikoen gainean, bereziki Jurisdikzio Zibila eta Merkataritzako esparruko auzietan gatazka indibidual eta kolektiboei irtenbideak aurkitzen.

    Basikoki, bere jardute arrunta eta ohizkoa Epaitegi eta Justizia Auzitegien aurrean parte-hartzean datza.

    90 urteetatik, eta Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak proposatuta, Euskadiko Autonomi Elkarteko Jaurlaritzaren menpekoa den Lan-Harremanetako (PRECO II) Bitartekarien Elkargoko kidea da.

    Bere bizitza profesionalean zehar zuzenbideari buruzko mota guztietako Topaketa, Eztabaida-leku eta Tailerretan parte-hartu du, Espainiako Ordanamendu Juridikoan izan diren legezko, substantibo eta prozezusko araudiari buruzko ezagutza, espezializazioa, berriak, egokitzea eta garapenaren gainekoak.

    Beste informazio profesionala

    Bizkaiko Abokatuen Bazkunako kidea.

Fernando Lamikiz Garai

Sarrera data firman

1984 - Bazkide Eratzailea.

Hezkuntz akademikoa

Zuzenbidean Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), Juridiko-Ekonomiko Espezialitatea.
Deustuko Unibertsitatearen Europako Ikaskuntzen Institutuan Diplomatua.
Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberan Diplomatua, Finantzaketa iturri publikoak enpresa txiki eta ertainentzako (1983).
Bekaduna asegurantzaren adarrean lan jarduerak garatzeko, aholkularitza finantzarioa eta enpresakoa "MUNCHENER RUCKVERSICHERUNGS-GESELLSCHAFT”, Municheko (Alemania) eta "ALLIANZ VERSICHERUNGS - AKTIENGESELLSCHAFT", Berlineko (Alemania) erakundeetan (1982ko urriatik – 1983ko urrira).

Praktika Arloak

Zuzenbide Zibila eta Merkataritzakoa

Praktika arlo hauen barne, gainontzekoak baztertu gabe, modu espezifikoan azpimarratzekoak dira ondorengo gaiak:

Zuzenbide Zibila:

  • Aholkularitza eta letradu gidaritza mota guztietako prozedura judizial eta tartekaritza-prozeduretan.
  • Txostenak eta Irizpen Juridikoak prestatzea bezeroarekiko auzigai izan daitezkeen egoeretan eta aholkularitza kasu bakoitzean irtenbiderik hoberena hartzeko.
  • Kontratuak idaztea eta bitartekaritza mota guztietako transakziotan.

Merkataritzako Zuzenbidea:

  • Aholkularitza integrala enpresen berregituratzean: bat-egiteak, zatiketak, aktibo eta pasibo osoa lagatzea, enpresen salerosketa.
  • Enpresen salerosketa.
  • Aholkularitza zorraren berfinantzaketa prozesuetan eta esku-hartzea banketxe eta Arrisku Kapitaleko Erakundeekin negoziatzean.
  • Aholkularitza eta letradu gidaritza kaudimengabezia arriskuko prozesuetan, hartzekodunen konkurtsoetan eta likidazio ordenatuetan.
  • Administratzaile, kontseilari eta zuzendarien erantzukizuna.
  • Zuzenbide Sozietarioa: estatutuen idazkera, akordio sozialen aurkaratzea, bazkideen zatitzea eta banantzea, etab.
  • Administrazio-kontseiluen Idazkaritzak.
  • Arrisku Kapitala.
  • Aholkularitza eta irtenbide bilaketa familia enpresari datxezkion erronka guztiei: familia protokoloaren idaztea, ordainsarien polítika, enpresaren oinordetza.

Esperientzia

Deustuko Unibertsitatearen Europako Ikaskuntzen Institutuko Masterra (1980-1981).

1981tik – 1985ra Aurora – Polar S.A. (Axa), Erantzukizun Zibileko Departamentuko Zuzendaria.

1984ko urriatik aurrera, Letradu modura aritu da Bulegoan, non bazkide eratzaile eta Merkataritza eta Finantzario Arloko arduraduna da.

Athletic Club-eko Zuzendaritza Batzako Idazkaria (1994tik – 2001era) eta Presidentea (2004tik – 2006ra).

Irakaskuntza-esperientzia:

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko Katedrako Irakasle izan zen, Betebeharrak eta Kontratuak irakasgaiakoa (1991tik – 2004ra)

Beste informazio profesionala

Bizkaiko Abokatuen Bazkunako kidea.
Madrid Abokatuen Bazkunako kidea.